276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako legeetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Baimena ematea ezkontza zibila egiteko Artaxoako udaletxean, 2021eko abenduaren 11n, eta Udal honetako zinegotzi Iñaki Maiora Mendiaren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena. Ebazpen hau sinatzen denetik hartuko du indarra eskuordetze horrek.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2116924