276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

646/2021 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2022ko urtarrilaren 27ra arte luzatzen baita deialdi honetako laguntzak eskatzeko epea: “COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko”.

“COVID ildoa, laguntza zuzenak emateko Nafarroako autonomoei eta enpresei, kaudimena babesteko eta sektore pribatuaren zorpetzea murrizteko” deialdia eta haren oinarri arautzaileak Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 342/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Une honetan bidezko ikusten da onuradunek jasotako laguntzei emandako erabilera justifikatzeko duten epea 2022ko urtarrilaren 27ra arte luzatzea, gaur egun epe hori 2021eko abenduaren 23ra bitartekoa baita. Era berean, oinarri horretan ezartzea jasotako justifikazioak gainbegiratu ondoren laguntzak likidatzeko ebazpena emanen dela, eta halakorik bada, justifikatu ez diren zenbatekoak itzularazteko prozedura abiaraziko dela. Horretarako, 10. oinarriko 2. eta 4. apartatuak aldatu behar dira “Jasotako dirulaguntzaren aplikazioaren justifikazioa”

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit bere 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea aipaturiko deialdiaren 10. oinarriko 2. eta 4. apartatuak, “Jasotako dirulaguntzaren aplikazioaren justifikazioa” :

1.1. 2. atalak testu hau izanen du:

“2. 2022ko urtarrilaren 27ra arte, ez geroago, justifikatuko da laguntzen erabilera, modu telematikoan, laguntzen fitxak erabiliz.

Horretarako, laguntza zer gastutarako erabili den, horiek pagatu izanaren banku egiaztagiria aurkeztuko da. Eskudirutan egindako ordainketak ez dira onartuko”.

1.2. 4. atalak testu hau izanen du:

“4. Laguntzen justifikazioa jaso ondoren ebazpen bat emanen da horiek likidatzeko. Ebazpen horren bidez, onuradunek jasotako laguntzei zer erabilera eman dieten justifikatzen duten espedienteak bukatutzat emanen dira, eta, halakorik bada, justifikatu gabeko zenbatekoak itzularazteko prozedura abiaraziko da”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko azaroaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2116927