275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 23an entitatearen bilkura aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Entitatearen Idazkaritzan hamabost egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar edo kexak aurkeztu ahal izateko, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2021eko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2116772