275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako hauetan: ordenantza fiskala, Jurramendiko Mankomunitateak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena, eta ordenantza fiskala, Hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 23an osoko bilkuren aretoan egin ohiko batzar orokorrean, legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea honako hauen aldaketa: ordenantza fiskala, Jurramendiko Mankomunitateak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena, eta ordenantza fiskala, Hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Entitatearen Idazkaritzan 30 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatu epea iragandakoan.

Lizarran, 2021eko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2116761