275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzen udal ordenantza aldatzeko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2116795