275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2022rako zerga-tasak

Ukarko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2022ko ekitaldirako; hona hemen:

1. Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra: %0,1750.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zergaren sortzealdietarako koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

b) Zerga-tasa bakarra epealdi guztietarako:

–Gutxieneko tasa: %8.

5. Zirkulazio-zerga, trakzio mekanikoko ibilgailuen gainekoa:

tarifa ofiziala.

6. Herri-lurretako aprobetxamenduak: bere horretan mantentzen dira:

–Kanonaren igoera: %0,00.

–V motako baratzeen kanona: 60 euro.

–F motako baratzeen kanona: 70 euroko kanona.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ukarren, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2116757