275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak egitea, ordainarazpenak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2021eko irailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, indarra har dezaten 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunez egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1 c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen diren eranskinetan ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baitira– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluarekin. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2021eko azaroaren 23an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

ERANSKINA

Ordenantza, Tudela-Cultura enpresa-erakunde publikoaren prezio publikoak arautzen dituena

I. eranskinetik ezabatzen da azken laukia, honela baitio hitzez hitz:

Joten Musika Eskola

15,00 euro urteko ikastaroan izena emateagatik

4. ordenantza.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta bide publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

1. Hona hemen ordenantza fiskal honen zerga-egitatea:

a) Eraikin eta orubeetan trakzio mekanikoa duten ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzea (ibilgailuendako sarbidea).

b) Bide publikoetan espazioak erreserbatzea, eraikin eta lokaletara sartu ahal izateko (pasabidea).

c) Bide publikoetan espazioak erreserbatzea, bidaiariendako zerbitzu erregularren edo eskatu ahalako zerbitzuen geralekuetarako (abiaburuan, erdibidean nahiz helmugan).

d) Bide publikoetan eta lur publikoetan espazioa erreserbatzea, salgaien zamalanak egiteko, erakundeek, enpresek edo partikularrek eskaturik.

e) Espazioa erreserbatzea hainbat erabileratarako, noizbehinkako beharrek eraginda.

2. Ordenantza honen xedeko tasagatik likidatzen diren eskubideak aparte daude honako hauei jarraikiz ordaindu behar direnetatik: obra-lizentziaren tasaren gaineko ordenantza, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta bateragarriak diren bestelako ordainarazpenak.

3. artikulua. Definizioak, ordenantza honi dagokionez.

1. Pasabideak:

a) Pasabideetatik eguneko 24 orduetan igarotzen ahal dira ibilgailuak, eta berariaz debeku da horien aurrean aparkatzea, baita pasabidearen titularraren jabetzakoak diren ibilgailuak ere.

b) Pasabideek bereizgarriak edo plakak izanen dituzte. Haien eredua Udalak ezarriko du, eta xedea izanen dute ibilgailuak aparkatzea galaraztea berariaz seinalatutako aldean. Plaka ofizialak Udaltzaingoaren bulegoetan emanen dira.

Udalak plakak berrerabili ahalko ditu, egoera onean egonik aprobetxa daitezkeela uste badu; horrek ez du titular berria salbuetsiko eranskineko A) letrako 3. tarifa aplikatzearen ondoriozko tasa ordaintzetik.

4. artikulua. Subjektu pasiboa.

1. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.

Ordenantza honetan araututako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziek –hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten dituztenek– sortutako tasak arautuko dituzte dagokion ordenantza fiskalak edo haiek arautzeko udal erabakiek.

2. Lizentziaren titularraren edo titularren kargura izanen da ordainketa, beti.

7. artikulua. Tributu-kuota.

7. artikulua. 1. Kuota zehazteko, karga-oinarriari dagozkion tasak aplikatuko zaizkio.

Kudeaketa arauen apartatuan:

11. artikulua. 1. Ordenantza honetan arautzen diren lizentzia guztien kontzesioa nahi badakoa izanen da beti, prekarioan eta hirugarrenei kalte egin gabe. Hortaz, ez du titularrarendako eskubide subjetiborik sortzen, eta titularrak kendu beharko du eta espaloia eta zintarria lehengoratu beharko ditu, behar bezala lerrokaturik, Udalak horren errekerimendua egiten badio, eta, betiere, edozein arrazoirengatik baja izapidatu behar zaionean. Subsidiarioki, betebehar hori egokituko zaio aprobetxamenduarekin sarbidea ematen zaion higiezinaren jabeari.

3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduek ez dute salbuesten nahitaez bete behar izatetik zenbait ekitalditarako (kirol-probak, azoka txikiak, etab.) puntualki edo aldian behin onesten diren zirkulazio-neurri bereziak. Neurri horiek betetzeak lehentasuna izanen du beti, aipatutako aprobetxamenduen aldean.

14. artikulua. Pasabideen lizentziak eskatzeko eskabideetan adieraziko dira garajeko edo lokaleko plaza-kopurua eta lokalera sartzeko libre geratu behar duen luzera. Eskatzailea ez bada aprobetxamenduaren xedeko higiezinaren jabea, bien arteko adostasun idatzia aurkeztu beharko du, eskabidearen oinarritzat jotzen duen tituluarekin batera (alokairu-kontratua, adibidez).

16. artikulua.

3. 2.1 artikuluaren c), d) eta e) apartatuetan jasotzen diren kasu guztietan, diskrezionalitatez emanen dira, ahalik eta modu mugatuenean, soilik emanen baita behar-beharrezkoa denean eta eskaera erabat arrazoiturik eta funtsaturik datorrenean.

4. Trafikoaren arloan eskumena duen Udaleko Informazio Batzordeak proposatuko du aurreko puntuan aipatutako aprobetxamenduen kontzesioa, eta halakoetan espresuki adieraziko da zutikako zein seinale mota baimendu den eta hartan zer informazio paratuko den.

17. artikulua. Bajak edo aldaketak aprobetxamenduan, interesdunak eskaturik.

3.–Lizentziaren titularrak behartuta daude seinalizazio-plaka ofizialak atzera itzultzera, bai eta espaloia hasieran zegoen bezala uztera ere; baja emateko aurretiko baldintzak izanen dira. Kontrako kasuan, uste izanen da aprobetxamenduak ibilgailuen sarbidea izaten jarraitzen duela espaloia lehengoratu arte, eta pasabidea dela, plakak Udaltzaingoaren bulegoetan utzi arte.

17 bis. artikulua. Ofiziozko bajak, ez ordaintzeagatik.

1. Borondatezko diru-bilketarako ezarritako epea igaro, eta ez bada ordaindu ordenantza honetan araututako edozein aprobetxamenduk sortutako tasa, hamar egun balioduneko epea emanen zaie subjektu pasiboei diru-sarrera egin dezaten.

2. Epe hori igaro eta zorra kitatu ez bada, baja emateko espedientea irekiko da ofizioz, eta hasierako egintzan titularrari aginduko zaio honako ekintza hauek egiteko, hamabost egun balioduneko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita:

a) Udaltzaingoan utz dezala seinalizazio-plaka ofiziala, kontserbazio egoera onean. Seinalizazio-plaka itzultzen badu kontserbazio egoera txarrean, denbora igarotze hutsak eragin ez duena, ordaindu beharko du eranskineko A4 tarifari dagokion tasa.

b) Espaloia beheratu bada, hasieran zegoen bezala utzi beharko da.

3. Epe hori iraganik, Udaltzaingoak ekintza horiek egin diren egiaztatuko du eta:

a) Ekintza horiek behar bezala gauzatu badira, baja emanen zaio pasabideari.

b) Ezezko kasuan, prozedurari amaiera ematen dion ebazpenak aprobetxamenduari baja emanen dio, eta ekintza horien ordezko betearazpena aginduko du; kasu horretan, aplikatuko da Ordezko betearazpenen eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

18. artikulua. Titulartasun aldaketak.

1. Titulartasuna aldatzeko, lizentzia berria eman beharko da eta, hortaz, bete beharko dira ordenantza honetan ezarritako tramite eta baldintzak. Aldaketa hori ez da izapidetuko, baldin eta aldaketaren xedeko aprobetxamenduak likidazioak egiteke baditu.

2. Aurreko titularraren baja eta berriaren alta ebatzi ahalko dira egintza berean, baina alta emateko beharrezkoa izanen da aldez aurretik aurkeztea aldaketa hori justifikatzen duen agiria; adibidez, aprobetxamenduari lotutako lokalaren alokairu kontratua edo lokalaren salerosketaren eskriturak.

3. Pasabidearen titulartasuna aldatzen den kasuetan, mantenduko dira aurreko titularraren plaka ofiziala eta pasabide zenbakia. Horretarako, eta aurreko titularrari baja eman aurretik, Udaltzaingoak egiaztatuko du bete dela 21. artikuluko a) letran jasotako betebeharra.

19. artikulua. Eraikuntza ezaugarriak.

Beharrezkoa bada obrak egitea trakzio mekanikoko ibilgailuak eraikin eta orubeetan sartu ahal izateko, jarraibide hauen arabera eginen dira: (...).

(...)

Pasabideen seinale horizontalak margotzerakoan, jarraituko zaio 21. artikuluko b) letran ezarritakoari.

20. artikulua. Pasabideen eta ibilgailuendako sarbideen neurriak.

1. Pasabideen eta ibilgailuendako sarbideen luzerak, zintarriaren gainean neurtuta, ez du gaindituko lokalaren sarrerak duen zabalera gehi ibilgailuak behar bezala sartu eta irteteko Udaltzaingoak ezinbestekotzat jotzen dituen neurriak.

a) Salbuespenez, eta pasabidea kokatuko den kalearen ezaugarriak aintzat harturik, Udalak onartzen ahalko du pasabide horren zabalera handitzea, ibilgailuak sartu eta atera ahal izateko, edo pareko espaloiaren ondoan aparkatzea ere debekatzen ahalko du. Azken kasu horretan, titularraren betebeharra izanen da aginduzko seinalea eskuratu eta paratzea, zorrotz betez Udaltzaingoak emanen dizkion jarraibideei.

Piboteak jarri behar izanez gero, material malgukoak izanen dira, metro inguruko altuerakoak, elementu islatzaileak izanen dituzte eta torlojuen bidez lurrera lotuta egonen dira.

21. artikulua. Pasabidearen edo ibilgailuendako sarbidearen edo bide publikoko erreserben titularra nahitaez behartua dago:

a) Pasabidea edo ibilgailuendako sarbidea eta seinalizazio plaka ongi zaintzera.

Titularrak ikusten badu bere plaka ofiziala ez dagoela kontserbazio egoera onean, berehala Udaltzaingoari jakinaraziko dio eta plaka berria eskatuko, aldez aurretik dagokion tasa ordainduta. Bestela, 22. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa beteko da.

b) Seinale horizontalak mantentzera, beti ongi ikusteko moduan. RAL 1023 hori kolorekoak izanen dira pasabideen kasuan (edo zehazten den kolorekoa, beste kasu batzuetarako).

Ahal den guztietan, galtzada margotuko da horiz, ez zintarria, espaloiaren zatiak irristakorrak izan ez daitezen. Lerro horiaren luzerak ez du gaindituko emandako aprobetxamenduaren luzera, eta 20 zentimetroko zabalera izanen du. Betiere beteko dira Udaltzaingoaren jarraibideak. Inoiz ez dira seinale horizontalak margotuko aipatutako jarraibideak jaso gabe.

Salbuespen gisa, Udaltzaingoak adieraziko du zer kasutan margotu behar den zintarria eta ez galtzada, kalearen ezaugarriak direla eta. Kasu berezi horietan, pasabideak seinaleztatzen dituen pintura horiak irristakorra ez izateko tratamendua izanen du.

d) Espaloia lehen zegoen bezala uztera, Udalak hala eskatzen dionean eta aprobetxamenduaren baja izapidetu behar denean.

f) Betebehar horiek betetzen ez badira, eta hala badagokio, ordezko betearazpen-espedientea irekiko da eta aplikatuko da Ordezko betearazpenak eta betearazpen aginduak arautzen dituen ordenantzan ezartzen dena.

22. artikulua: ezabatzen da, eta 23. artikulua pasako da 22. artikulua izatera; azken hori ere aldatzen da.

22. artikulua. Arau-hausteak.

1. Arau-hauste arinak honako hauek dira:

a) Udalak ematen dituen plaka edo bereizgarri ofizialak ez direnak jartzea.

b) Pasabidearen plaka ofiziala jarri gabe izatea, alta indarrean izanda.

c) Ez betetzea 21. artikuluko a) edo b) letretan ezarritako betebeharrak, edo xedapen iragankorrean ezarritakoak.

2. Arau-hauste astunak honako hauek dira:

a) Seinale horizontalak margotzea, baldin aprobetxamendua onartu ez bazaio, edo margotuta mantentzea, aprobetxamenduari baja eman bazaio.

b) Pasabidearen plaka jartzea alta indarrean izan gabe.

c) Espaloian aldaketak egitea, 19. artikuluan jasotako jarraibideak errespetatu gabe.

d) Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduetariko bat egitea, Udalaren nahitaezko kontzesiorik gabe.

e) Ibilgailuak bide publikotik higiezin edo orubeetara sartzea, horretarako arrapalak, zurak edo bestelako elementu mugigarriak behin-behinekoz edo noiz nola erabiliz.

3. Arau-hauste oso astuna da espaloian edozein aldaketa egitea, aprobetxamendua eman gabe izanik.

Artikulu berriak eransten dira:

23. artikulua. Zehapenak.

Zehapen arinek 100 eurotik 750 eurora bitarteko isuna ekarriko dute; astunek, 751 eurotik 1.500 eurora bitartekoa, eta oso astunek, 1.501 eurotik 3.000 eurora bitartekoa, betiere kontuan izan gabe jatorrizko egoera leheneratu behar izatea edo egoki dena betetzea, kasuaren arabera.

24. artikulua. Murrizketak.

Salaketaren jakinarazpenean jasoko dira administrazio-erantzukizuna onartzeko aukera eta 15 egun balioduneko epean berehala ordaintzekoa. Aukera horietako bakoitzak %20 murriztuko du isunaren zenbateko osoa eta elkarrekiko metagarriak izanen dira; murriztapen horiek eraginkorrak izanen dira, baldin eta zehapenaren aurka inolako ekintza edo errekurtso administratibo aurkezteari uko egiten bazaio edo halakoetan atzera egiten bada.

25. artikulua. Preskripzioa.

1. Arau-hausteen preskripzio epeari dagokionez, 6 hilabetekoa izanen da arau-hauste arinendako, urtebetekoa astunendako eta 2 urtekoa oso astunendako, Udalak haien berri duen egunetik kontatzen hasita.

2. Zehapenen preskripzio epeari dagokionez, urtebetekoa izanen da arau-hauste arinendako, 2 urtekoa astunendako eta 3 urtekoa oso astunendako, zehapen-ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Xedapen gehigarria:

Bakarra. Tasa hau ezarri baita, debeku da arras ibilgailuak eremu publikotik higiezin edo orubeetara sartzea, horretarako arrapalak, zurak edo bestelako elementu mugigarriak behin-behinekoz edo noiz nola erabiliz.

Xedapen iragankor bat gehitu da:

Bakarra. 2022. urtea baino lehen emandako pasabideek egokitu beharko dute seinale horizontalen margoketa 21. artikuluko b) letran ezarritakora, 2022ko abenduaren 31 baino lehen; hori egiteko jarraibideak Udaltzaingoari eskatuko dizkiote.

Tarifetan: A) Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta ateratzea:

1.goan, “Gau eta eguneko pasabideak”, ezabatu egin da “gau eta eguneko” esaldia.

2.a ezabatu egin da eta, beraz, 3.a eta 4.a pasako dira izatera 2.a eta 3.a, hurrenez hurren.

6. ordenantza.–Ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasa arautzen baita okupatzeko bide publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak, terrazekin, mahai hankabakarrekin eta barra-mostradore eramangarriekin.

Ezabatu egin dira Lehen eta Bigarren Xedapen Gehigarriak, eta xedapen iragankor bat gehitu da; honela dio hitzez hitz:

“Ostalaritzaren sektorea izan da kaltetuenetariko bat, Covid-9 pandemiari aurre egiteko ezarritako murriztapen ondorioz, eta oraindik ere pandemia egoeran jarraitzen dugu. Beraz, 2022ko urterako %20ko murrizketa aplikatuko da dagokion tarifan.

Halaber, pandemiaren aldaera berriek eragindako ziurgabetasunaren aurrean, eta ikusirik pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileak etor daitezkeela, 2022an %50eko murrizketa aplikatuko da aurreko paragrafoaren arabera murriztutako tarifaren gainean, baldin eta establezimenduen barnealdeak ixten badira. Aplikatuko da murriztapen hori indarrean den bitartean”.

15. ordenantza.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Zerga-egitatean:

2.1 artikuluko b) apartatua aldatu da; hona hemen testua:

b) Nelson Mandela estadioa eta Valle del Ebro pabilioia, kirol eremu hauekin:

–Atletismo pista: atletismo pistaren erabilerak berekin dakar belar naturaleko zelaia, eremu hori beharrezkoa baita diziplina atletiko batzuk gauzatzeko eta garatzeko.

–Belar naturaleko zelaia: bertan 2 kirol eremu egonen dira, futbol zelai erdiaren bestekoak.

–Erabilera anitzeko parket pista. Gortina banatzaileekin. Gortina banatzailea erabiltzen bada, haren albo banatan kirol eremu bat izanen da; ez bada erabiltzen, erabilera anitzeko pista osoa izanen da kirol eremua.

Aldatu da c) apartatua; hona hemen testua:

c) Patinodromoa (abiadurako patinajeko eraztuna eta haren erdiko pista), artikulu honen 2. puntuan jasotako salbuespenarekin.

Ezabatu da f) apartatua.

Aldatu da i) apartatua; hona hemen testua:

i) Clara Campoamor udal kirolguneko futbol zelaiak, honako kirol eremu hauekin:

–Futbol 7ko zelai markatu guztiak.

–Futbol 5eko/areto futboleko zelai markatu guztiak.

–Futbol 11ko markatutako zelaiaren erdietako bakoitza.

Gehitu da h) apartatu berria; honela dio hitzez hitz:

h) “Hiriko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan dauden kirol pista edo gimnasioak”.

Esaldi hau erantsi zaio 3.2. artikuluari: (...) “salbu eta zentro zibikoetan dauden aretoak; horiek kirola egiteko edo kultura fisikorako erabil badaitezke ere, beren ordenantza propioak arautuko baititu”.

Karga-oinarrietan:

5.1 artikuluan, d) letra testu honekin gelditzen da:

d) Kirol klub, kirol entitate, kirol sozietate anonimo edota bestelako entitate/elkarte/enpresek kirol instalazioak erabiltzen dituztenean, zenbat ordutan erabiltzen diren.

10. artikuluan (salbuespenak eta hobariak), 1. puntuan, a) letran, testu honekin:

1. Salbuetsita egonen dira:

a) Edozein kirol ekintza puntual edo salbuespenezkoa, Udalak antolatu ez arren haren laguntzarekin egiten bada.

Ezabatu egin dira b) eta c) apartatuak eta, beraz, 1. puntuko apartatuak a) letratik e) letrara izendatuko dira.

Ezabatu egin da 10. puntua.

13. artikuluan, kudeaketa arauak:

13. artikuluan. 1. Honela gelditu da idatzirik: Urteko bonuez edo denboraldikoez baliatzeko aukera ematen duten kirol instalazioei dagokienez, horiek erabili nahi dituztenek izan beharko dute Tuterako Udalak gaitutako sarbide sistema.

3. apartatua. Honela gelditu da: “Ciudad de Tudela udal estadioa erabiliko da bat etorriz hura erabiltzeko kontzesioaren erabakiarekin, zeina Tuterako Udalak onetsi baitzuen kirol espazio hori kudeatu edo erabiltzeko.”

Ezabatu egin da 4. apartatua.

15. artikuluan, kirol entitateen ondotik gehitu da “kirol sozietate anonimoak”. Honela gelditu da testua:

“15. artikulua. Kirol-instalazioak ikuskizunak edo antzeko beste jarduera batzuk egiteko erabili nahi dituztenek –partikularrek, kirol klub edo entitateek edo kirol sozietate anonimoek– eskabide bat aurkeztu beharko dute Udalaren Erregistro Orokorrean, eta bertan honako hauek adierazi beharko dituzte: jarduera edo ikuskizuna zein egunetan eginen den, muntaketa egunak eta desmuntaketakoak (halakorik behar bada), erabilera-ordutegiak, xedea eta egoki iritzitako gainerako datuak.”

Tarifen koadroan, 6. apartatuan, kirol kluba edo entitatea dioen tokian, jarriko da kirol kluba, kirol sozietate anonimoa edo kirol entitate/enpresa, kontzeptu honetan: “Kirol jarduerengatik”, bai eta kontzeptu honetan ere: “Argi ordu bakoitzeko”.

18. ordenantza.–Ordenantza fiskala, hornidura azokako zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

5. artikulua. Tarifak.

5.1. apartatuan testu hau gehitu da:

1.1. “1, 2-3, 4-5, 6-7, 8-9, 10-11 eta 12-13 zenbakiak dituzten salmenta-postuek %50eko murrizketa izan dezakete prekarioan adjudikatutako postua erabiltzeagatik ateratzen den tasaren gainean, metro karratu eta hilabete bakoitzeko, lehenengo hiru urteetan, baldin eta haien jarduera nagusia elikagaien salmenta bada. 21-22 zenbakidun postuak murrizketa bera izan ahalko du, jarduera nagusia sukaldaritzaren alorrekoa badu (ostalaritza, kafetegia edo antzekoak).

Udalaren Hornidura azokako plaza arautzen duen ordenantzaren 8.3 artikuluan ezarritako fidantzaren zenbatekoa kalkulatuko da Eranskinean jasotzen den 1. tarifaren gainean, murrizketa aplikatu gabe.

9. artikuluan. Kudeaketa arauak.

Honako testu hau erantsi da:

(...) “5.1.1 artikuluan azaldutako postuak tarifa murriztuarekin emateko, lehentasun-ordena bat ezarriko du Udalak, honako irizpide hauen arabera:

Lehenik eta behin, lehentasuna emanen zaie adjudikatutako postuen titularrek postua aldatzeko egin ditzaketen eskaerei.

Bigarrenik, honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutela frogatzen duten eskatzaileei:

–Hurbileko elikagaiak saltzea, edo “0 km” delakoak.

–Ontziratu gabeko elikagaiak saltzea edo plastikozko bilgarririk gabeko janariak erosteko aukera ematen dutenak.

–Ziurtapen ekologikoaren zigilua duten elikagaiak saltzea.

Hirugarrenik, gainerako eskatzaileak, baldin eta betetzen badituzte tarifa murriztua izateko ezarritako baldintzak.

Irizpide horiek mantendu beharko dira postuaren adjudikazioaren denbora guztian.”

24. ordenantza.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena “Fernando Remacha” Udal Kontserbatorioaren eta Udal Musika Eskolaren zerbitzuetarako:

8. artikuluan. Diru-bilketa.

4. apartatua gehitzen da. Hona hemen hitzez hitz:

Eskola-Kontserbatorioaren eraikineko espazioen erabilera –hala nola ekitaldi-aretoarena eta zentroko patioa/klaustroarena– lagatzeko baimena eman ahalko da baldin eta beharrezkoak ez badira zentroaren jarduera propioetarako, eta doan lagako dira, honako baldintza hauek betetzen direnean:

a) Egun horretan udal jardueretarako erreserbaturik ez egotea.

b) Intereseko ekitaldiak izatea, arlo hauetakoak: musika, hezkuntza, literatura, kultura, gizarte, festa, aisia eta turismoaren sustapena.

c) Erakunde antolatzaileak irabazi-asmorik ez izatea.

d) Jarduera egiten bada eraikinak atezaintzarik ez duen orduetan edo egunetan, Tuterako Udalak proposatutako atezain bat kontratatu beharko da. Horren kostua orduko 28,06 eurokoa izanen da, eta erakunde antolatzaileak Udalari ordaindu beharko dizkio.

5. apartatua erantsi da. Hona hitzez hitz:

Eskola-Kontserbatorioaren eraikineko espazioen erabilera –hala nola ekitaldi-aretoarena eta zentroko patioa/klaustroarena– irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona fisikoei lagatzeko baimena eman ahalko da, baldin eta honako tasa hauek ordaindu eta 4. puntuko a, b eta c letrak betetzen badira:

Ekitaldi-aretoa: 200 euro, ekitaldi eta egun bakoitzeko.

Eraikineko patioa/klaustroa: 400 euro, ekitaldi eta egun bakoitzeko.

Jarduera egiten bada eraikinak atezaintzarik ez duen orduetan edo egunetan, Tuterako Udalak proposatutako atezain bat kontratatu beharko da. Horren kostua orduko 28,06 eurokoa izanen da, eta erakunde antolatzaileak Udalari ordaindu beharko dizkio.

32. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen eta betearazpen aginduen tasak arautzen dituena.

7. artikuluko ehunekoa aldatzen da: %17,39 izanen da.

Iragarkiaren kodea: L2116611