275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak, 2021eko azaroaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Traibuenasen baitago– egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Traibuenasen, 2021eko azaroaren 22an.–Kontzejuko burua, Vicente Jacinto Alejos Sainz.

Iragarkiaren kodea: L2116541