275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan, bidezko da Udal honek hautatzea Torres del Rioko ordezko bake epailea.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan.

Torres del Rion, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2116514