275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2022rako zerga-tasak

Tirapuko Udalak, 2021eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2022ko ekitaldirako zerga-tasak; hona hemen:

1. Lurraren kontribuzioa:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,254ko tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,588ko tasa.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,430eko tasa.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.

5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6. Baratzeak: 30 euroko kanona urtabeko.

7. Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tirapun, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2116502