275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2022rako karga-tasak

Udalak, 2021eko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, besteak beste honako hauek hartu zituen, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari

ERABAKIAK:

1.–%0,30eko karga-tasa ezartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–%0,80ko karga-tasa ezartzea landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–1 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

4.–%2ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak.

Erabaki hauek 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabaki hauen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sorladan, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2116533