275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2021eko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2021eko azaroaren 22an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontuko 2., 3. eta 4. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Santakaran, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2116610