275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2022rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2022rako karga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek.

San Adrianen, 2021eko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2116778