275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza (iragarkia argitara eman zen 2021eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n).

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez duenez erreklamazio, kexa edo oharrik egin, behin betiko onetsita gelditu da ordenantzaren indargabetzea.

Ribaforadan, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2116777