275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluetan xedatutakoarekin.

Adiosen, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2116479