275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es).

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2116626