275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan

Puiuko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Tarifen eranskina aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan (2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 23koa), honako zenbateko hauek ezarririk:

–“Janariaren tarifaren prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzarturiko adjudikazio prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

–Gainerako zerbitzuen 2021erako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 22,27 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera).”

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarri ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es), bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Laugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2116624