275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

2022rako karga-tasak

Udalak, 2021eko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hauek hartu zituen, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari

ERABAKIAK:

1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,20 izanen da.

2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3,00 izanen da.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabaki hauen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Piedramilleran, 2021eko azaroaren 23an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2116609