275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Xehetasun-azterketa, UO-45 unitatean. Behin betiko onespena

Oteitzako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2021eko irailaren 21eko 2021-0111 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Rubén García López de Goicoecheak eta María del Puy Sanz Oronozek sustatutako xehetasun-azterketa, Oteitzako Udal Plan Orokorreko UO-45 unitatean lerrokadurak eta zabaltasunak aldatzeko.

Hasierako onespen hori 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, haren aurkako alegaziorik jaso gabe.

Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Oteitzako Udal Plan Orokorreko UO-45 unitatean.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Oteitzan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116812