275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Udalaren Iturtxipia kiroldegia erabiltzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udalaren kiroldegia erabiltzea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2116522