275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Deialdia, euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako 2021eko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 596017.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/596017).

Lehena.–Onuradunak.

2020-2021 ikasturtean, Oteitzan emandako euskarako edo musikako ikastaroren batean matrikulatu ziren pertsona fisikoak.

Bigarrena.–Xedea.

Alde batetik, euskara ikastea eta, bestetik, musikako prestakuntza jasotzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Udalak osoko bilkuran onetsiak. Eskuragarri daude udal bulegoetan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira, 4.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hamar egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oteitzan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2116489