275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Ordenantza, tasa arautzen duena energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela ordenantza, tasa arautzen duena energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta, behar bada, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Erriberrin, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2116482