275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Udal ordenantza, etxeko animaliak eta arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Etxeko animaliak eta arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Olexoan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2116497