275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

2022rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2022ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,140ko tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5eko tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gutxieneko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari.

Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Olexoan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2116488