275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olexoan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2116485