275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planaren lehen jarduketa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lekunberriko Udalaren Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planaren lehen jarduketa.

Interesdunek udal webgunean dute kontsultagai Mugikortasun Planaren lehen jarduketaren edukia:

www.lekunberri.eus

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2116834