275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ordenantza fiskala, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen toki jabari publikoen erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2021eko azaroaren 12an egindako ohiko bilkuran, aho batez hasierako onespena eman zion Energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen toki jabari publikoen erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2116484