275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2021eko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2022ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, horrela herritar edo interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Igantzin, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2116483