275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko azaroaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Funesko ordenantza fiskaletan.

Onetsitako ordenantza fiskalak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Funesen, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2116512