275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2022rako zerga-tasak

Enerizko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2022ko ekitaldirako; hona hemen:

1. Lurraren kontribuzioa:

1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,411.

1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,33 indizea.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,48.

4. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Hala dagokionean:

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %14.

5. Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

6. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eneritzen, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2116492