275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa eta gasa garraiatzeko instalazioentzat. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2021eko azaroaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa eta gasa garraiatzeko instalazioentzat.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Corellan, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2116802