275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Udal ordenantza, prozedura arautzen duena obren erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Obren erantzukizunpeko adierazpena eta aldez aurretiko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2021eko azaroaren 15ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2116793