275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Berako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman du 2021eko arazoaren 24an, zati xedatzaile honekin:

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2022. urterako. Horrenbestez, hauek izango dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Otsailaren 28a: Inauteriak.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 3a: Tokiko besta.

Abuztuaren 4a, 5a eta 6a: Herriko jaiak.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Urriaren 31.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

2.–Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2022rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 21 minutukoa izango da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:30etatik 8:30ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3.–Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2022. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era arte.

5.–Ebazpen hau jakinaratzea langilegoaren delegatuei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita udal iragarki-taulan eta web orrian ere.

Beran, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2116621