275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEARIN

Kontzejuaren ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Bearingo (Deierri) Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bearingo Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bearinen, 2021eko azaroaren 20an.–Kontzejuko burua, Servando Jesús Vergara Alecha.

Iragarkiaren kodea: L2116520