275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Prestakuntza eta Enpleguko erdi mailako tituludunen oposizioko hirugarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Cristina Goñi Iriarte andreak eta José Antonio Mendaza Clemente jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute kalifikazio epaimahaiak 2021eko abuztuaren 19an argitaratutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez Prestakuntza eta Enpleguko erdi mailako tituludunen oposizioko hirugarren ariketako behin betiko emaitzak onetsi ziren deialdi honen barnean: Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 3506/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Prestakuntza eta Enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita sei lanpostu betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2116776