274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa juridikoa, 10. poligonoko 114. lurzatia 278. eta 279. lurzatietatik bereizten duen bideari dagokionez

Valtierrako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Ikusirik bidezkoa dela kalifikazio juridikoaren aldaketa izapidetzea, Valtierrako herri-lurzatietan dauden zenbait bideri dagokienez, horiek herri-lurzatietan sartu ahal izateko eta, horrela, lurzati bakarra osa dezaten. Kontuan hartuz, zehazki, 10. poligonoko 114. lurzatian dagoen bidea (380,33 metro karratukoa) desagertu egin dela, erabilgarritasunik ez duela, aipatu lurzatiaren barnean gelditu dela eta, are gehiago, zerri ustiategi baterako desafektatutako azaleraren zati bilakatu dela. Bada, horiek horrela, bidezkoa da hasiera batez onestea bide horren kalifikazio juridikoa espresuki aldatzeko espedientea, frogaturik baitago gaur egun ez duela inolako erabilerarik edo zerbitzu publikorik, lurzati guztietara joateko beste bide batzuk erabiltzen direlako nagusiki, eta aurreikusitako erabilera ez datorrelako bat errealitatearekin.

Espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz xedatzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuan haiekin bat datozen artikuluetan.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikulua, bai eta aplikagarria den gainerako araudira ere, erabakitzen da.

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea kalifikazio juridikoa aldatzea jabari publikoko 380,33 metro karratuko bideari, zeinak 10. poligonoko 114. lurzatia bereizten baitu 278. eta 279. lurzatietatik. Herri-lurretako azalera izatera pasako da eta Valtierrako 10. poligonoko 114. lurzatiaren barnean sartuko.

Bide horren kalifikazio juridikoa espresuki aldatzeko egokitasunari eta legezkotasunari dagokienez, argudiatzen da gaur egun frogaturik dagoela ez duela inongo erabilerarik edo zerbitzu publikorik, lurzati guztietarako sarbide nagusia beste bide batzuetan baitago.

Bigarrena.–Udaleko iragarki-taulan edukitzea hilabeteko epean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Hirugarrena–Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da ondasun horren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Valtierran, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2116516