274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, zuntz optikoaren erabilera sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 596215.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/596215).

Helburua eta xedea:

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea zuntz optikoko sareen hedapena eta erabilera sustatzeko; horrela, Eguesibarko bizilagunak hobeto konektatzen ahalko dira Eguesibarko Udalarekin bere egoitza elektronikoaren bidez, eta, era berean, interkonexio hobea ahalbidetuko zaie, oro har.

Laguntza ekonomikoa emanen zaie Eguesibarko bizilagun jakin batzuei: 2021eko abenduaren batean zuntz optikoaren zerbitzua hedaturik ez duten Eguesibarko biztanleguneetan erroldatu diren bizilagunak, baldin eta zerbitzu hori kontratatzen badute 2022ko ekainaren 1a baino lehen; betiere, bat etorriz oinarri hauetan ezartzen diren zehaztapenekin eta betekizunekin.

Laguntza bakarra emanen da etxebizitza bakoitzeko.

Eskatzaileen betebeharrak:

Deialdi honen xede diren laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezko baldintzak izanen dira honako hauek:

a) Oinarri hauek onetsi aurreko sei hilabeteetan benetan bizitzea eta erroldatuta egotea etenik gabe Eguesibarko biztanlegune batean, zeinetan 2021eko abenduaren batean zuntz optikoaren zerbitzua hedatuta ez dagoen, eta zerbitzu hori kontratatzea 2022ko ekainaren 1a baino lehen.

Edo Eguesibarko Udalaren toki-erakundea izatea.

b) Zuntz optikoaren zerbitzua 2022ko ekainaren 1a baino lehen kontratatzea eta gutxienez sei hilabetez etenik gabe mantentzea.

c) Zuntz optikoaren zerbitzua eskatzen den etxebizitzaren titularra nahiz errentaria izatea.

d) Ezarritako epeetan aurkeztea deialdi honetan eskatzen diren eskabidea eta dokumentazioa.

e) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta Eguesibarreko Udalarekikoak ere, bai laguntza eskatzen den egunean, bai zuntz optikoaren zerbitzua kontratatzen den egunean.

f) Eguesibarrean erroldatuta egotea, gutxienez, zuntz optikoaren zerbitzua kontratatu eta hurrengo sei hilabeteetan.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2021eko abenduaren 31ra bitarte.

Sarrigurenen, 2021eko azaroaren 18an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2116523