274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Hormigoizko zolata, 1. poligonoko 288. lurzatian.
Behin-behineko baimena

Alkatetzaren 2021eko urriaren 14ko 128/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zen behin-behineko baimena ematea Jesús Manuel Lizarraga Gorritiri, Uharte Arakilgo katastroko 1. poligonoko 288. lurzatian dagoen hormigoizko zolatarako; hori guztia, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 207.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta han jasotako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta aipatu artikuluaren 8. apartatuan xedatutako ondorioak izan ditzan.

Uharte Arakilen, 2021eko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2116113