274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Ukarko Udalaren Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, indargabetzeko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak jarri ahal izateko.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Ukarren, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2116566