274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Urteko deialdia, dirulaguntzak emateko kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten entitateei, 2022ko ekitaldirako. Laburpena

Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek 2021eko azaroaren 10ean emandako Alkatetzaren Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita urteko deialdia, dirulaguntzak emateko kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten Tebas-Muru Artederretako entitateei, 2022ko ekitaldirako.

DDBN (Identifikazioa): 595266.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/595266).

Eskaerak noiz eta non aurkeztu:

eskaerak aurkezteko 30 egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

Udalaren behin betiko ebazpenak eta iragarki-taulan argitaratzea: Udalak hilabeteko epean ebatziko ditu eskaerak, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Eskabideak Tebas-Muru Artederretako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Karrika Nagusia, 42), 09:00-14:00 ordutegian, edo urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2116313