274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdi publikoa, diru-laguntzak emateko tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteei (2021). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 596548.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/596548).

Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko azaroaren 18ko erabakiaren bidez, deialdi publikoa onetsi zen, diru-laguntzak emateko tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteei, 2021eko aurrekontutik.

Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteek, baldin eta Zangozako gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen badituzte, bai eta horien proiektuek ere, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri hauen helburua honako hau da: Zangozako Udalaren laguntzak deialdi publiko bidez emateko izapideak eta baldintzak arautzea, bere aurrekontuak zehazten dituen mugen barruan, Zangozako herritarren ongizatearen garapenean eragina duten programak egiteko, jarduerak eginez prebentzio, laguntza, ikerketa, gizarteratze eta esku-hartze sozialaren arloetan.

Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 3.000 eurokoa izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oinarri arautzaileak: http://www.sangüesa.es

Zangozan, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2116578