274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskina aldatzea, Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Tarifen eranskinaren II. epigrafean jasotako tasak murriztea proposatzen da jarduera kaltegabeen lizentziarako eta jarduera kaltegabea edo etxeko eskorta eskualdatzeko. Honela geldituko da:

II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 75,00 euro.

Jarduera eskualdatzea, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 50,00 euro.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olaibarren, 2021eko ekainaren 11n.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2116689