274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2021 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio baimena Ribaforadako udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko 28,9 MWp-ko “Tudela 1 eguzki instalazio fotovoltaikoa” izeneko instalaziorako.

1.–2021eko maiatzaren 24an egindako eskaera.

2021eko maiatzaren 24an Generadora Eléctrica Green II SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen Ribaforadako udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko 28,9 MWp-ko “Tudela 1 eguzki instalazio fotovoltaikoa” izeneko instalaziorako (aplikatuz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen dutena).

Proiektatu den instalazio fotovoltaikoak 530 Wp-ko 54.448 panel fotovoltaiko ditu, eguzki-jarraitzaileetan eta transformazio zentroetan ezarririk, 33 kV-eko linea elektrikoaren bidez (lurpeko zanga batetik doana) ebakitze zentroarekin konektatzen dena.

Halaber, proiektuak jasotzen du plantak energia aterako duela plantan bertan dagoen ebakitze zentrotik ateratzen den 33 kV-eko lurpeko linea batetik, beste sustatzaile batzuekin partekatzen den 33/220kV-eko azpiestazio bateraino. Azpiestazio horretatik 220 kV-eko linea bat ateratzen da, Red Eléctrica de España SLUren SET TUDELA 220kV berriztagarrien posizioarekin konektatzen dena.

2.–Ingurumen-inpaktuaren azterketaren eta proiektuaren jendaurreko informazioa.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluarekin bat etorriz (errege dekretu horren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak arautzen dira), Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Generadora Eléctrica Green II SLk egindako eskaera, iragarkia argitaratuz 2021eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28koan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

3.–Kontsultak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Abiltasko, Fontellasko, Ribaforadako eta Tuterako Udalei.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.2 artikuluarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txostena eskatu zien Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari.

Halaber, separatak bidali zitzaizkien hauei guztiei: Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Enagás Transporte SAU, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa, Defentsa Ministerioa, Red Eléctrica de España SAU eta Telefónica de España SAU.

4.–Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurrean jartzeko tramiteen esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

  • 1. txostena. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiarena, 2021eko ekainaren 29koa.
  • 2. txostena. Telefónica de España SAUrena, 2021eko ekainaren 29koa.
  • 3. txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzuarena, 2021eko ekainaren 30ekoa.
  • 4. txostena. Enagás Transporte SAUrena, 2021eko uztailaren 29koa.
  • 5. txostena. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, 2021eko uztailaren 29koa.
  • 6. txostena. Defentsa Ministerioarena, 2021eko abuztuaren 4koa.
  • 7. txostena. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarena, 2021eko abuztuaren 6koa.
  • 8. txostena. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalarena, 2021eko abuztuaren 12koa.
  • 9. txostena. Red Eléctrica de España SAUrena, 2021eko abuztuaren 24koa.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen eranskinean laburbiltzen da.

–Alegazioak:

  • 1. alegazioa. Sustrai Erakuntza fundazioarena, 2021eko abuztuaren 6koa.
  • 2. alegazioa. Enerfin Sociedad de Energía SLUrena, 2021eko abuztuaren 6koa.
  • 3. alegazioa. Nafarroako Ekologistak Martxan elkartearena, 2021eko abuztuaren 9koa.
  • 4. alegazioa. Gurelur elkartearena, 2021eko abuztuaren 11koa.
  • 5. alegazioa. Moncayoko Ur Mankomunitatearena, 2021eko ekainaren 29koa.

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen espedientean biltzen da.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emandako abuztuaren 18ko 905/2021 Ebazpenaren bidez, uko egiten zaio proiektua gauzatzeko baimenari. Ebazpen honek kontuan hartzen du proiektua gauzatzeko lurzatiak 483/2017 Foru Aginduak ezartzen duen jarduketa-perimetroaren barruan daudela, (483/2017 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ribaforada II aldean –ureztalurrak– nekazaritzako azpiegituretako jarduketak hastea onesten duena).

5.–Espedientearen analisi teknikoa eta aurretiazko administrazio baimena ukatzeko proposamena.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 2021eko abuztuaren 18ko 905/2021 Ebazpena ikusirik, eta espedientearen analisi teknikoa egin eta gero, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta espedientea ebaztea proposatzen du, Generadora Eléctrica Green II SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatuz.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ukatzea instalazio honi: Ribaforadako udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko 28,9 MWp-ko “Tudela 1 eguzki instalazio fotovoltaikoa” izeneko instalazioa. Sustatzailea Generadora Eléctrica Green II SL da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau ondoko hauei jakinaraztea: Generadora Eléctrica Green II SLri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Enagás Transporte SAUri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Erriberako Mankomunitateari, Telefónica de España SAri, Red Eléctrica de España SAUko Sarean Sartzeko Departamentuari, Red Eléctrica de España SAUko Sare Elektrikoaren Tramitazioen Departamentuari, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari, Defentsa Ministerioari, Gurelur elkarteari, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Enerfin Sociedad de Energía SLUri, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari eta Moncayoko Ur Mankomunitateari, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau Ablitasko, Fontellasko, Ribaforadako eta Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko azaroaren 11n.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2116192