274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

UE-R 4.3. unitatearen birpartzelazio eta urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2021-0408 eta 2021-0410 zenbakidun Alkatetzaren Ebazpenen bitartez (2021eko azaroaren 23 eta 24koak, hurrenez hurren), hasiera batez onetsi zituen UE-R 4.3 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta urbanizazio proiektua, bat etorriz espedientean jasotako edukiarekin. Sustatzailea Promociones Navaragón SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5, 152. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2116615