274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behinean onestea Luzaideko udalerriko balorazio txostenaren 2. berrikuspen proiektua.

2021eko urrian jaso da Nafarroako Gobernuko Lur-ondasunen Zerbitzuaren simulazioa, zeinaren bidez kalkulatu baitira balorazio txostenaren 2. berrikuspenaren proiektua aplikatzetik ateratako balioak. Luzaideko Udalak eskatu zuen simulazio hori, jendaurrean paratu aurreko urrats gisa.

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren berrikuspen proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webgunean, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Luzaiden, 2021eko azaroaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2116141