274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

2022rako zerga-tasak

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea, 2022ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

4. 2022ko ekitaldirako zerga-tasen onespena.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Aplikatu beharreko koefizienteak sortzealdiaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritakoak.

2.–Karga-tasa: %25.

–Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,155.

Lizoainen, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2116753