274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

UE 29 unitateko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Leitzako alkateak azaroaren 16ko 2021/0346 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen UE 29 unitateari dagokion borondatezko birzatiketa proiektua, Promociones Urbanísticas Bidasoa SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten..

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 169. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onespen hori behin betikotzat joko da. Behin-betiko onespena Hiri Jarduerako Plan Bereziaren onespenera baldintzatuta egongo da.

Leitzan, 2021eko azaroaren 17an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2116310