274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udal Planaren aldaketaren araudia, Etxarriko 19. poligonoko 175. lurzatian

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 19ko 100E/2021 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Larraungo Udal Plana, Etxarriko 19. poligonoko 175. lurzatian, Goiatz Goñi Camarero-Núñez jaunak sustatua. Foru agindu hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an.

Xedatu da araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron (Larraun), 2021eko azaroaren 17an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116320