274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 830. eta 831. lurzatietan. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 830. eta 831. lurzatietan. Sustatzaileak Iñaki Moreno Hermoso eta María Luisa Gilgado Centeno dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Ziraukin, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2116425