274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa egituratzailea, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean, 1. banaketa eremuko 1. sektorearen zatiketari dagokionez

Cascanteko Udalak, 2021eko azaroaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa, honako honi dagokionez: bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko 1. banaketa eremuko 1. sektorearen zatiketa. Sustatzailea da Úcar Albañilería y Obras SL (B71338388).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Cascanten, 2021eko azaroaren 17an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2116359